FISIOTERAPIA ETA OSTEOPATIA ZARAUTZEN

Erantzi mina, hobetu osasuna eta bizi.

Gertatzen zaizunaren muinera iritsiko gara, tratamendu holistiko erabat egokitua eginez mina arintzeko, ez dadin berriz agertu.

ESKATU AURRENEKO KONTSULTA »

Mina dela-eta, zure betiko bizimodua egin ezinik zabiltza?
Batzuetan gertatzen da gorputzean molestia txikiren bat sentitu, eta ez diogula jaramonik egiten, etorri bezala joango delakoan.
Baina, baliteke, egun gutxi barru, molestia hori mina bihurtzea, eta ez nolanahikoa. Batbatean, ezin erosketen poltsak hartu, ezin kirolik egin, ezta lo onik ere.
Ez daukagu batere ohiturarik gure buruari denbora edo arreta emateko, korrika gabiltza batetik bestera, gure buruari kontu egiteko tarterik gabe.
Eta, azkenean, molestia hura, min latza da orain; gurekin daramagu, kendu ezinik.

Nire osteopatia eta fisioterapia kontsultan, proposatuko dizut zu zeu jartzea aurrena, min hori albait azkarren sendatzeko.

Eta, jakina, HOBETO sentitu eta bizitzeko, aurrerantzean.

Horretarako, zure ondoezaren edo lesioaren kausak zein diren jakiten lagunduko dizut, eta identifikatzen zer seinale bidaltzen dizkizun gorputzak, mina agertu aurretik.

Gainera, gomendio aproposak emango dizkizut, zure bizimoduaren arabera zuri ondoen egokitzen zaizkizunak, jakin dezazun nola kontu egin zure buruari, berriz mina ez agertzeko. Ikuspegi holistikoa landuko dugu beti, gizakia OSORIK hartuta, hau da: gorputza, gogoa eta emozioak, dena batera baikara.

Sarri, estresetik sortzen zaizkigu lesioak, edo estuasunetik, ondoez emozionaletik edo abarretatik… Horrexegatik, paziente bakoitza oso-osorik lantzen dut nik, argazki orokorra ikusi nahi dut-eta, minaren muinera iritsi eta errotik kentzeko, berriz ez sortzeko moduan.

Hartara, nire tratamendua bukatutakoan, gero eta gutxiagotan izango duzu kontsultara etortzeko premia.
Hobeto egongo zara, eta hala egoteko zer egin behar duzun jakingo duzu.

.

Fisioterapia eta osteopatia: bizitzako une bakoitzean berea

Heldu, nerabe, ume nahiz haurrentzat, denentzat mesede: lesiotik harago bagoaz, gertatutakoa nola eta zergatik gertatu den jakin dezakegu. Eta, hartara, osasuna bere onera ekarri, disfuntzioari sorburutik eraginda.

Edonola ere, gutxienez 2 saio egitea gomendatzen dut nik, egindako lana nola garatzen den ikusteko. Hortik aurrera, hurrengo bisita noiz beharko duzun esango dizut, eta mina berriz ez agertzeko gomendioak emango dizkizut.

ELKARREKIN JARDUNGO GARA,
ZU ETA BIOK, ZU ONDO JARRI ARTE

FISIOTERAPIA ETA OSTEOPATIA MINA ARINTZEKO

Ikuspegi sakona eta globala, gutako bakoitza osorik hartzen duena, lesioak errehabilitatzeko, mina arintzeko eta ondo egoteko berriz.
Zerbitzu honek asko lagunduko dizu disfuntziorik edo minik baldin baduzu, edo molestiak kendu eta ondo mugitzen hasi nahi baduzu, garrantzitsuak dituzun gauzak egiteko berriz.
Prezioa eta iraupena
  • Saioaren iraupena: 45 minutos
  • Prezioa: 58€
7
ESKATU ORDUA HEMEN »

HAUR ETA UMEENTZAKO OSTEOPATIA

Osteopatiak lasaitu eta baretu egiten ditu haurrak; bere onera ekartzen du umeen berezko barruko oreka.

Haurdunaldi gorabeheratsuak, fetuaren posizio txarrak, edo erditzeko garaiko estresak berak… horrek guztiak ondoeza ekar diezaieke haurrei, baita gerora ere, koskortzean.

Osteopatiaren bitartez, umeari lo hobeto egiten lagunduko diot, baita kolikoak edota arnasteko arazoak arintzen ere. Gainera, garapen motor egokia izateko oinarriak bermatuko ditut. Haurrentzako osteopatia kontu handiz eta goxo-goxo egiten da, teknika erabat segurua da, haur jaioberri eta umeentzat guztiz aproposa.

Prezioa eta iraupena
  • Saioaren iraupena: 35 minutos
  • Prezioa: 48€
7
ESKATU ORDUA HEMEN »

NERABEENTZAKO OSTEOPATIA

Gorputz-jarrerako arazoak identifikatzen laguntzen du, garaiz hasteko lanean, sintomak okerrera egin eta arazoa larritu aurretik.
12 eta 19 urte bitartean, gorputza ziztuan aldatzen zaie nerabeei; batzuetan, aldaketa horietara egokitu ezinean geratzen dira giharrak, eta gerta liteke bizkar-hezurreko arazoak agertzea.

Batez ere, gorputz-jarrerako ohitura txarrak badituzte, eta jarrera-higiene onik ez. Osteopatiaren bitartez, mina arintzen lagunduko dizut, eta ohitura onak eta ariketak ere erakutsiko dizkizut, zure gorputzaren jarreraz jabetu zaitezen, arazoei aurre hartzeko.

Prezioa eta iraupena
  • Saioaren iraupena: 45 minutos
  • Prezioa: 53€
7
ESKATU ORDUA HEMEN »

BONOA 5 SAIO

FISIOTERAPIA/OSTEOPATIA 5 SAIO: 253€

7

BONO BAT NAHI DUT »

.

Nolakoa izango da zure lehendabiziko bisita?

Nire aurreneko lana, entzutea da. Arreta handiz entzungo dut zure historia, hartara, diagnostiko ahalik eta zorrotzena egiteko moduan izango naiz, arazoari errotik helduta.

Segidan, bidepedestazio-testa egingo dizut, alegia, jarrera eta bizkar-hezurra miatuko dizkizut zutik zaudela. Gorputza nola mugitzen duzun ikusita, bizkar-hezurreko disfuntzioren bat ote duzun detekatuko dut.

Horren ondoren, kontsultara ekarri zaituen lesioaren arrazoia baloratzeko moduan izango naiz.

Eta, hortik aurrera, tratamenduari ekingo diogu lehenengo bisitan bertan. Arinago eta bareago irtengo duzu kontsultatik.

ESKATU AURRENEKO KONTSULTA »
KONTSULTAKO EKIPAMENDUA

Lesio batzuetan, beharrezkoa dela iritziz gero, INDIBA ACTIV erabiltzen dut. Goi- frekuentziako errekuperazio-gailu elektronikoa da, 448 KHZ-koa, eta aukera ematen dit barren-barrenera iristeko eta kaltetutako ehunak sendatzeko, beste edozein eratara baino askoz azkarrago.

Hipertermia aplikatuz, INDIBAk odolaren zirkulazioa bizkortzen du: kaltetutako zelulak elikatuz eta bizi-berrituz. Horri esker, inflamazioa asko jaisten denez eta mina nabarmen arintzen denez, errekuperazioa ere askoz azkarragoa da.

Aintzina naiz, fisioterapeuta eta osteopata, osteopatian espezializatua

20 urtetik gora daramat jendeari mina arintzen eta berriz osasuntsu izaten laguntzen, bai sektore pribatuan bai osasun-arlo publikoan. Bide luze honetan, hainbat espezializazio kurtso egin ditut; gaur egun, Kinesiologia Holistikoa ikasten ari naiz.

Urte hauetan guztietan, behin eta berriz konturatu naiz gizakia OSORIK dela gizaki –gorputza, gogoa eta emozioak-. Denak gera oso, baina, aldi berean, denak gara bakar, eta bakoitzak bere tratamendu berezia izan behar du.

Hala, gorputz bakoitza globalki ebaluatzen dut, kontuan hartuta bai bakoitzaren bizimodua bai bakoitzaren emozioak, eta ez soilik sintomak. Horregatik iristen naiz minaren erroraino.

Eta errotik lantzen ditut zure premia zehatzak, kontzientzia emanez eta abilidade egokiak
erakutsiz, gerora lesiorik ez izaten laguntzeko.

Pazienteen hitzak dira nire lanaren adierazgarri onena

34 asteko haurdun nengoela, iztarraren atzealdean ziztada handiak eta ezin zutik mantendu egon nintzen. Oso momentu gogorrak pasa nituen, min handiekin. Ez nuen zalantzarik izan eta Aintzinarengana joan nintzen, haurdun egon aurretik egiten nuen moduan. Tripa handia nuenez ez nekien nola tratatuko zidan baina eskerrak joan nintzen berarengana! Lehenengo saioarekin asko hobetu zen nire egoera eta hortik aurrera nire bizi kalitatea guztiz hobetu zen. Aintzinaren hurbiltasuna eta nire egoerataz arduratzea oso garrantzitsua izan zen niretzat. Gure gorputzek aldaketa asko izaten dituzte eta Aintzinak aldaketa hauek guztiak ezin hobeto ulertu eta oso ondo zaindu zidan.

Hasiera batean, haurdun egon aurretik izaten ziren saioak bezalakoak zirela imajinatzen nuen baina konturatu nintzen pertsona bakoitzaren egoeretara egokitzen dela. Kamillan buruz behera etzanda jartzeko eskatu zidanean nire tripari begiratu nion eta nere baitan esan nuen: “Nola jarriko naiz buruz behera etzanda dudan tripa handi honekin?” eta orduantxe, erdian zulo bat zuen flotagailu bat atera zuen eta bertan nire tripa sartuta etzan nintzen. Harrituta geratu nintzen! Hori bai ez nuela espero! Baina horixe izan zen modu egokia ni tratatzeko.

Nire egoera berdinean egon diren lagun batzuei gomendatu izan diet Aintzinarengana joateko. Izan ere, nire egoera guztiz aldatu zuen hobera eta badakit beraiena ere aldatu zela eta aldatuko dela.

JOSUNE GASTAÑARES

La primera vez que fui estaba pasando por un bache emocional bastante duro y tenía las cervicales en constante tensión, con dolor persistente e irradiación hacia parte del brazo izquierdo; un dolor que me limitaba en el día a día. Aintzina me explicó el posible origen de mi dolor y me dio pautas para prevenir estas lesiones, la contractura desapareció y volví a retomar la rutina diaria. Desde entonces, acudo a ella con cierta regularidad para prevenir lesiones y dolores y mantener mi cuerpo en forma.

Lo que más me ha gustado es que, no solo conoce en profundidad la biomecánica del cuerpo, sino que además habla con sus pacientes identificando sus emociones y los efectos que estas pueden tener en el cuerpo. He recomendado el servicio a familiares y amigos y todos se mostraron muy satisfechos con el trato recibido y la profesionalidad de Aintzina.

MIREN U.

Sufría molestias lumbares demasiado a menudo, pero después de tratarme y seguir los consejos posturales y de estiramientos, etc. han desaparecido. De Aintzina me ha gustado la seguridad en darme el diagnostico; hizo que afrontara el tratamiento con mucha tranquilidad y confianza.

GORKA ARANGUREN

Estaba emocionalmente cansada de haber ido a muchos sitios buscando solucion al problema de mi hija. Tenia un problema postural que le hacia estar encorbada y al mismo tiempo metía el pie izquierdo. Han pasado los años y gracias al trabajo que hizo Aintzina como fisioterapeuta y en relación junto con otras dos profesionales, una ortodoncista y una podologa, nuestra hija dio un giro de 180°.

Desde el primer momento puede verse la profesionalidad, que entiende y atiende su trabajo. Y nos gusto cómo estuvo en contacto con otras dos profesionales para gestionar el problema de nuestra hija y buscar soluciones. Sin duda, recomiendo sus servicios a todos mis amigos y familiares.

MENTXU FERNÁNDEZ

Antes de empezar el tratamiento con Aintzina yo era un mar de miedos y dudas. Tuve una lesión en mi rodilla mientras surfeaba y en urgencias solo me indicaron que tenía que hacer reposo relativo, aplicar frío y esperar a la resonancia para tener un diagnóstico cierto. En esa espera, mi rodilla no mejoraba y acudí a la consulta de Aintzina. Tras la 1ª sesión (me trato con sus manos y con la tecnología Indiba) el dolor disminuyó y yo también me calmé gracias a sus explicaciones. Con varias sesiones la mejoría fue increíble. Mi rodilla se desinflamó, el dolor desapareció casi por completo y gané de nuevo la movilidad en la articulación. Finalmente, el resultado de la resonancia fue que era un esguince de ligamento interno. El tratamiento antes de conocer el diagnóstico y después fue en todo momento el adecuado y fue sin duda clave para mi rápida recuperación.

Aintzina me aportó mucha tranquilidad al explicarme con calma todos los escenarios en cuanto a mi lesión y lo que podía ir haciendo en casa para mejorar. Sin duda recomendaría sus servicios. Me parece una gran profesional que conoce el cuerpo humano y el tratamiento adecuado para cada lesión y persona. Pero destaco sobre todo su trato humano inmejorable, ya que siempre hay lugar para hablar de como se siente uno en cada sesión con ella.

NEREA IZURIETA

Zure buruari galdezka bazabiltza…
Zer da fisioterapia/osteopatia, zertan lagundu nazake?
Gihar-hezurren eta gorputzeko funtzioen tratamendua eta errehabilitazioa lantzen duten osasun-diziplinak dira bai fisioterapia eta bai osteopatia.

Biak ala biak giharretako mina eta tentsioa arintzeko lagungarri dira, azkarrago errekuperatzeko balio digute; are gehiago, gure gorputzeko sistemak behar bezala funtzionatzeko (arnasa, digestioa eta nerbio-sistema).

Ez dakit nire haurra ez ote den txikiegia osteopatiako tratamenduan hasteko.
Haurrentzako osteopatia kontu handiz egiten da, goxo-goxo, esku hutsez. Teknika erabat segurua da, haur jaioberrientzat egokia, hilabete betetzen dutenetik aurrera.

Txiki-txikitatik hasita, inongo minik gabe eta erraz asko sendatu daitezke hainbat arazo.

Ematen al duzu gomendiorik, ariketarik edo ohiturarik etxean ere tratamendua lantzeko?
Bai horixe. Etxean tratamendua lantzen jarraitzeko ariketak eta ohiturak gomendatzea oinarri-oinarrizkoa da fisioterapia eta osteopatiako prozesuetan.

Gorputz-jarreraren higienea hobetzeko ariketak eta teknikak erakutsiko dizkizut: oso lagungarri izango dituzu azkarrago errekuperatzeko eta tratamenduaren emaitzak iraunarazteko, luzaroan.

Zer prestakuntza daukazu?
Fisioterapia eta Osteopatiako diplomaduna naiz, eta Kinesiologia Holistikoa ikasten ari naiz orain.
Zenbat irauten du tratamenduko saio bakoitzak?
Heldu eta nerabeak tratatzeko, saio bakoitza 45 minutukoa da, gutxi gorabehera. Ume eta haurrak tratatzeko, 35 minutukoa.
Non daukazu kontsulta?
Zarautzen egiten dut lan, Gipuzkoan.
Egiten al duzu lanik aseguru medikuekin?
Ez, pribatuan besterik ez naiz aritzen, bakoitzari behar adina denbora emateko, hau da, kalitatezko zerbitzua emateko.
Konbinatu al dezaket fisioterapia/osteopatia bestelako tratamendu mediku batzuekin?
Bai. Askotan konbinatzen da fisioterapia edo osteopatia beste tratamendu mediku batzuekin, eta oso mesedegarria izan liteke.

Horregatik, ezinbestekoa da niri esatea baldin beste tratamendu medikuren bat jasotzen ari bazara (edo jasotzekoa bazara): hori jakinda askoz hobeto pertsonalizatuko dut zuretzako tratamendua, ahalik eta egokiena izateko zuretzat.

Nire helburu da, beste ezeren gainetik, zu zure onera etortzea berriz eta osasuntsu egotea; eta beste espezialistaren bat ere gomendatuko nizuke, behar izanez gero.

Has gaitezen min hori arintzen
Tratamendu pertsonalizatua, zuretzat aproposa, geruzaz geruza, apurka molestiak kendu eta minak arintzeko, kontzientzia hartuz eta osasuna sendotuz.
Hartu aurreneko saioa…. eta has gaitezen!
"
ESKATU ORDUA HEMEN

Donibane Plaza 2, behea
20800 Zarautz (Gipuzkoa)

AINTZINA ELKORO ARAUKUA

Fisioterapeuta col. 301

FISIOTERAPIA eta OSTEOPATÍA

Donibane Plaza 2, behea
20800 Zarautz (Gipuzkoa)

ESKATU ORDUA HEMEN

aintzinaelkoro.com 2025 © Todos los derechos reservados  |  Diseño y desarrollo: nuriaguardia.es